Bai, web orri honetako cookie-n erabilera onartzen dut esperientzia hoberena izateko.

Nabigatzailearen konfigurazioa ez baduzu aldatzen, bere erabilpena baimentzen duzu

Onartzen dut

Orientazioa

Ikuspegi zabalenetik begiratuta, orientazioan, eskolaz gain, familiatik eta gizarte sistemetatik ere esku hartzen da. Orientazioa ikaslearen eta bere inguruaren artean bitarteko diren aldaketa eragin multzoa dela esan daiteke. Hasieran, orientazio esku hartzearen subjektua ikaslea zen. Gaur, hezkuntza erakundearen eguneroko zereginetan kide diren pertsona eta elkarteak biltzen ditu orientazioak. Familiekin, irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, nahiz herri elkarteekin dihardu orientatzaileak. Horrela, orientazioaren edukia ere, akademikoa, profesionala eta pertsonala izatetik, eskolaz kanpokoa, erakunde eremukoa, edo soziokulturala izatera ere iritsi da.

Diziplinarteko izaera du orientazioak. Hezkuntzaren osoko ikuspegian diharduen diziplina pedagogikoa izanik, esku artean dituen gertakariak direla eta, bai aztergaiak edota metodologiak berariaz eskatuta, beste zientzien ekarpena beharrezkoa du. Gainera, orientazioko esku hartzea talde lana da. Ikasleekin, nahiz banaka nahiz taldeka hartuta, aurrera eramateko programetan, hasierako diseinutik azken ebaluazioa egiten den arte, pertsonen arteko elkarlana eskatzen du orientazioak; irakasleekin, tutoreekin, gurasoekin, irakasle laguntzaileekin, kanpoko erakundeekin, zuzendaritzakoekin, kanpoko profesionalekin, administraziokoekin, … harremanetan jardutea. Orientazioaren lan eremuan orientatzaileak baditu berariazko zereginak : informazioa ematea, diagnostikoa eta ebaluazioa, aholku ematea, terapeutikoa, formazioa, ikerketa, edo animazioa, besteak beste.

Hau dela-eta, Orereta Ikastolako Orientazio Zerbitzuaren eginkizun nagusia hezkuntza orientazioa sustatzea da, curriculum osoan eta ikasle guztiekin. Zerbitzu honen jarduera bi prozesuren bidez gauzatzen da gehienbat:

Tutoretza ekintza

Jarduera multzo bat da, bai gela barruan, bai kanpoan landuko dena, eta ikasleari bere garapenean lagunduko diona, hain zuzen ere: bere burua ezagutzen eta onartzen (garapen pertsonala), sozializazio prozesua hobetzen (garapen soziala), ikasketak aurrera eramaten (ikaskuntza prozesuak) eta etorkizunerako erabakiak hartzen (lanbide orientazioa)

Aniztasunaren trataera

Ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko egon daitezken neurri edo programa multzoa da, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzen laguntzeko eta diskriminazio egoerak saihesteko.

Our website is protected by DMC Firewall!