Bai, web orri honetako cookie-n erabilera onartzen dut esperientzia hoberena izateko.

Nabigatzailearen konfigurazioa ez baduzu aldatzen, bere erabilpena baimentzen duzu

Onartzen dut

LH (6-12)

Lehen Hezkuntza

Garapen osoa helburu

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza ereduarekin ari gara lanean. “Jakite”aren logikatik “egite eta erabiltze”aren logikara pasatu gara. Bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatu nahi ditugu gazteak. Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik. Umearen alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izango ditugu, ondorioz, kontuan.

Txanela proiektuak egiten duen konpetentzien lanketa Euskal Curriculumeko bost eremuetan oinarritzen da: pentsatzen eta ikasten ikasi; komunikatzen ikasi; elkarrekin bizitzen ikasi; norbera izaten ikasi eta ekiten nahiz egiten ikasi.

Our website is protected by DMC Firewall!