Bai, web orri honetako cookie-n erabilera onartzen dut esperientzia hoberena izateko.

Nabigatzailearen konfigurazioa ez baduzu aldatzen, bere erabilpena baimentzen duzu

Onartzen dut

Gure Historia

  • 1963. urtean “Errenderiko Ikastola” sortzen da. Bittor Idiazabal jauna izan zen lehenengo lehendakaria eta berarekin Jose Aranbarri apaiza, Iñaki Urkia eta Patxi Maritxalar jaunek osatu zuten lehenengo Gida Batzordea
  • 1968. urtean “Orereta Kultur Elkartea” elkarte bezala osatu zen legez, ikastolaren titulartasuna bere gain hartuaz.
  • 1973ean Ikastolak Añabitarte baserria (100.000 m2) erosi zuen eta Lehen Hezkuntzako eraikina bertan altxatu zuen.
  • 1975ean Orereta Ikastola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko bazkide egin zen.
  • 1978. urtean bigarren hezkuntzarako (BBB/B.U.P.) ikastetxe berria eraiki zen Añabitarten.
  • 1984. urtean Orereta ikastolak Kilometroak antolatu zuen lehen aldiz.
  • 1985en inoizko ikasle kopuru handiena lortu zuen Orereta ikastolak: 1.750 ikasle.
  • 1989. urtean udaletxeak Orereta ikastolaren eskuetan utzi zuen “Guardako Aingeru Deuna” delako eraikina, bertan OHOko lehenengo zikloa jartzeko.
  • 1991. urtean Jose Ramon Anda eskultoreak Ikastolaren ikurra harriz landu eta Añabitarte aurrean jarri zen.
  • 1992an haurtzaindegi zerbitzua (0 – 3 urte) martxan jarri zen.
  • 1993ean Eusko Legebiltzarrak Euskal Eskola Publikoaren Legea onartzen du eta ikastoloi hiru hilabeteko epea ematen zaigu sare publikoan sartu ala pribatuan geratzeko. Orereta ikastolak sare pribatuan geratzearen aukera egin zuen.
  • Dunia aldizkariak Estatu espaniarreko 100 ikastetxe hoberenen artean kokatzen du Orereta ikastola 1997. urtean. Partaide sortzen da.
  • 1997. urtean Haur Hezkuntzarako 1500m2-ko egoitza berria eraikitzen da Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria).
  • 1998ko irailean ikastetxe egokiera egiten da, lehengo batxilergokoa DBHko etxea bihurtzen da eta udalarena den “Aingeru Guardakoa” Batxiler-ikasketa berriak egiteko (Oiartzo).
  • 1999. urtean Orereta ikastolak Kilometroak antolatu zuen bigarren aldiz.
  • 2000. urtean Orereta Kultur Elkartea Herri Onurako Entitatea dela erabakitzen du Eusko Jarlaritzak.
  • 2003. urtean Orereta Ikastolak ZILARREZKO Qa jasotzen du EFQM eredua jarraituz. 40. urteurrena ospatzen da.
  • 2006. urtean Haur hezkuntzako etxe berria (1.400 km2) inaguratzen du Orereta ikastolak (Lino edo Santa Klara).
  • 2007. Añabitarte eremuko 10.000 m2 lur saila saldu du Ikastolak etxeak eraikitzeko. Salmenta honen irabaziekin finantzatuko da Sta. Klarako eraikina.
  • 2008. Ikastolaren titular den Orereta Kultur Elkarteak bere izaera sozietarioa aldatu du eta Kooperatiba Elkartea bihurtu da 2008ko apirilaren 28an; izaera soziala eta irabazi asmorik gabekoa da berea.
    Sortutako Kooperatiba berria 1560 guraso bazkidek eta bazkide laguntzaileek osatzen dute.

    * Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko abenduaren 1eko Aginduan, Herri Onurako izaera ematen zaio Orereta Ikastola Koop.E. kooperatiba sozietateari.

    * 2008ko abenduaren 28an Errenteria Hiria Kulturgunean, Ereintza elkartearen elkarkidetza eskertu eta aitortu zuen Ikastolak.
  • 2009 Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu da lurralde guztietako Ikastola guztiak batuz. Bertan bazkidetu da Orereta Ikastola.
  • 2010 Urdaburu Elkartea omendu zuen Ikastolak, urteroko Ekitaldi Akademikoan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
  • 2013. Ikastolaren sortzearen 50. urteurrena. Ikuskizun eta ospakizun ugari antolatzen ditu Ikastolak. Baita ere, “50 amets, erronka eta lorpen” titulupean liburua argitaratu.
  • 2014. Futbol zelai berriaren eraikitzea.

DMC Firewall is a Joomla Security extension!