Bai, web orri honetako cookie-n erabilera onartzen dut esperientzia hoberena izateko.

Nabigatzailearen konfigurazioa ez baduzu aldatzen, bere erabilpena baimentzen duzu

Onartzen dut

Eginkizuna, Ikusmira eta Balioak

EGINKIZUNA

ORERETA IKASTOLA, partaidetza sozialeko eskola da 1963an sortua. Orereta Ikastola Koop. E. titularra delarik, 18 urte arteko ikasleei hezkuntza osatua eskaintzen duena eta euskararen eta euskal kulturaren hedapenarekin konprometiturik dagoena.

IKUSMIRA

Orereta Ikastolak erreferentziazko eskola entitatea izan nahi du bere esparruan, ondorengo bost lehentasunetan oinarrituz:

  1. Ikasleak euskalduntasunean hezi.
  2. Ikasleen eta gurasoen heziketa helburuen asebetetzea lortu kalitate kudeaketa erabiliaz.
  3. Antolaketa, koordinazioa eta partaidetza egokiak indartu.
  4. Hezkuntza osatua eskaini.
  5. Kalitatezko Irakaskuntza eskaini.

BALIOAK

  • Autonomia erabakitzailea: lege nortasun propioa duen eskola entitatea da.
  • Hezkuntza-komunitate izaera du eta gurasoek, profesionalek eta laguntzaileek kolaboratzen dute bere garapenean.
  • Giza partaidetza: kooperazio bidez kudeatutako eskola da.
  • Beste ikastolekin solidarioa.
  • Kultur identitate euskalduna, beste kulturekin aberastua.
  • Hizkuntza eta kultura eredu eleanitz integrala.
  • Integratzailea: pentsaera eta jokaera sozial politiko, erlijioso anitzak integratzen ditu.
  • Orekatzailea: jatorri, maila sozial eta ekonomiko ezberdinetako pertsonei irekia.
Our website is protected by DMC Firewall!